Archive for April, 2007
Thursday, April 19th, 2007
Pirinioetako ski pistak hiltzera kondenaturik?
Aurtengo neguan mendiari loturiko albisteen berri izan dugunean zer edo zer entzun badugu, ski-estazioetako arduradunek elur eskasiaren inguruan luzatu dituzten deien inguruan izan da. Behin baino gehiagotan entzun ahal izan ditugu euren etengabeko larrialdi oihuak, elurrik ez dela, egoerak txarrerako joera duela… Eta, izan ere, ez dabiltza batera oker. Jada eguneroko eta ia familiarteko bilakatu [...]
2 Comments » - Posted in Eguneroko bizipenak, Pirinioak, Sailkatugabeak by eagirre
Wednesday, April 18th, 2007
Negu Gorriak zein ote?
Gaur youtuben saltseatzen nenbilela honako bideo bikote hau aurkitu dut (nire musika talde gogokoenetariko batena). Sekulako barreak eragin dizkit, eta zuek ere goza zenezaten utziko dizuet… Ea Negu Gorriak taldea benetan zein den nork asmatzen duen, zaila ezta? Ja,ja. Tira, ongi izan eta ea honako honek aste luuuze hau laburtzeko balio duen.
[kml_flashembed movie="http://www.youtube.com/v/zxTcpk3wNmA" width="425" height="350" [...]
No Comments » - Posted in Eguneroko bizipenak by eagirre
Tuesday, April 17th, 2007
Fraternité, Égalité, Liberté (bosgarren atala)
Biharamuna da, hau burukomina, zerk esnatu ote nau? Aaaaa, bai. Telefonoa izan da, erantzun beharko dut.
-Bai esan?
-Nabil jauna al zara?
-Bai. Zer behar duzu?
-Aljeriako gerran zauritutakoak artatzeko eta zaintzeko agentziatik deitzen dizut. Zu zara Nabil beraz, bi zangoak galdu zituena.
-Bai, neu naiz.
-Gogoratuko duzunez, duela 15 urtetik hona gerran elbarritutakoei zegokien pentsioa jasotzen [...]
2 Comments » - Posted in Istoriotxoak, Sailkatugabeak by eagirre
Friday, April 13th, 2007
Pirinioetako glaziarrak arriskuan…
Russel eta mende hasierako gainerako mendizale ausartentzat ez bezala, gaur egun mendizale ororentzat glaziar bat zapaltzea sekulako luxua bilakatzen ari da. Zergatik? Ba Pirinioetako glaziarrak historiako egoerarik okerrenean daudelako, bai azalerari eta baita etorkizunari dagokionean ere. Izan ere, 1850 urte inguruan amaitu zen Izotz Aro txikiaren ondoren, etengabeko atzerapena jasan dute glaziarrek, XX. mende honetako [...]
1 Comment » - Posted in Eguneroko bizipenak, Mendi Ibilaldiak, Pirinioak by eagirre
Monday, April 9th, 2007
Fraternité, Égalité, Liberté (laugarren atala)
Gaueko hamaikak inguru dira, eta loaren atzaparretan ez erortzearren, Louise zaintzaileak prestaturiko kafe goxoari zurrutadatxo txikiak ematen ari naiz. Gaurko gaua atzokoa bezalakoa bada, ezer gutxi egin ahal izango dut lo hartu ahal izateko, beraz onena esna mantentzen saiatzea da, kalean, ziurrenik, gertatuko diren borrokak ikusiz.
[...]
No Comments » - Posted in Istoriotxoak, Sailkatugabeak by eagirre
Monday, April 9th, 2007
Aiako Harria
Gaurkoan Euskal Herriko mendikate zaharrenetariko bati buruz arituko natzaizue, bere jatorri paleozoikoa dela eta beste inon aurki ezin genitzakeen materialak dituena, Euskal Herrian granitoz osaturik dagoen mendikate bakarra baita. Aiako Harriako parke naturala Pirinioen jarraipen gisa agertzen zaigu, Gipuzkoaren ekialdean kokaturik. Oso ingurune aldapatsua da, eta horrek ahalbidetu du hainbat espezie bereziren biziraupena, gaur egun [...]
1 Comment » - Posted in Mendi Ibilaldiak, Pirinioak by eagirre
Tuesday, April 3rd, 2007
Fraternité, Égalité, Liberté (hirugarren atala)
Goizeko 11:00ak dira eta Pierre ohetik jaiki nahian ari da, egunetik egunera denbora gehiago kostatzen zaion arren. Urteen poderioz zahartzen ari den sentipenak egunetik egunera amorrazio handiagoa eragiten dio. Jaiki eta komunera joan da, lasaigarriren bat edo hartzera, atzoko eta aurreko egunetako istiluetan jasotako kolpeen ubeldurek eragiten dioten mina kentzeko asmoz. Atzo gaueko lanaren gogortasunaren [...]
1 Comment » - Posted in Istoriotxoak, Sailkatugabeak by eagirre
Tuesday, April 3rd, 2007
Igaratza 2005eko ekaina
Hona hemen Igaratzan 2005eko ekainean egin genuen egonaldiko zenbait argazki, “espedizio” honetan parte hartu genuenok, meritu bereziko zerbait egin genuen: mendi bati izena jarri genion, Ttukunarri hain zuzen ere. Honako mendi honek 1273m-ko garaiera du, eta Pardarriren magalean dago kokatua. Mendi hura idetifikagarria izan zedin berriz, gurutze gisako bat paratu genuen tontorrean, honela “gure” mendia [...]

