Tue 3 Apr 2007
Igaratza 2005eko ekaina
Posted by eagirre under Aralarkoak, Mendi Ibilaldiak, Sailkatugabeak
Hona hemen Igaratzan 2005eko ekainean egin genuen egonaldiko zenbait argazki, “espedizio” honetan parte hartu genuenok, meritu bereziko zerbait egin genuen: mendi bati izena jarri genion, Ttukunarri hain zuzen ere. Honako mendi honek 1273m-ko garaiera du, eta Pardarriren magalean dago kokatua. Mendi hura idetifikagarria izan zedin berriz, gurutze gisako bat paratu genuen tontorrean, honela “gure” mendia lau haizeetara zabaltzeko helburuarekin, benetan ederra baita tontor hau.


June 4th, 2007 at 6:09 pm
Arratsaldeon Eñaut:
Iruzkin hau orokorren zijoak.
Hasteko, esan nahi diat, hik neu ez naukela ezagutzen, ezta nik hi ere,( biok Ordizikoak izanda ere) eta kasualitatez topatu diatela hire blogg-a, dena dala eta hire artikuluak irakurrita esan zezakeaten gauz bakarra dek, oso gustora irakurtzen ditukela eta oso lagungarriak izan zeizkikela, emen inguruko mendik ezautu nahi dizkiken edozeinentzat.
Ez neok batere zalea holakotan idaztekoa, baino ondo egindakoa onartu beharra zeok. Ala ere eta hire beste “posteo” bat irakurri ondoren, politikari buruz, esan nahi diat hire iritzikin bat etorri arren,kontuz ibili beharra zeokela, zakur asko zeok eta.
Animo ta segi horrela idazten, lan dotorea egiten aiaiz ta.
P.D: Bazekiat nere euskera idatzia eztekela behar bezalakoa, baino ulertzeken bitarten, ala beharkoik.
June 5th, 2007 at 10:06 am
Aupa Iban:
Mila esker idazteakatik eta pozten neok nere bloga gustokoa badek eo behintzat baliozkoa izan bazaik. Oaindio lan haundik egin ez diaten arren, saiatzen neok poliki-poliki ezagutzen ditudan bazterretako ibilaldiak deskribatzen. Tarteka sartu diat ipuinen bat eo beste, baina etzekiat politikari buruzko posteo horretaz ari hintzenean ipuin horregatik ari hintzen eo ez. Argitzen badek eskertuko diat, ez baitiat uste halako balorazio “peligrosoik” in diatenik. Tira, mila esker berriz ere, eta ea hemendik aurrerako postak ere gustokoak dittuan!