Tue 17 Apr 2007
Fraternité, Égalité, Liberté (bosgarren atala)
Posted by eagirre under Istoriotxoak, Sailkatugabeak
Biharamuna da, hau burukomina, zerk esnatu ote nau? Aaaaa, bai. Telefonoa izan da, erantzun beharko dut.
-Bai esan?
-Nabil jauna al zara?
-Bai. Zer behar duzu?
-Aljeriako gerran zauritutakoak artatzeko eta zaintzeko agentziatik deitzen dizut. Zu zara Nabil beraz, bi zangoak galdu zituena.
-Bai, neu naiz.
-Gogoratuko duzunez, duela 15 urtetik hona gerran elbarritutakoei zegokien pentsioa jasotzen duzu, baina Frantziako Gobernuak agentzia honetara bideratzen zuen dirua beste zerbaitetan erabiltzea erabaki duenez, hemendik aurrera gainerako erretiratuek jasotzen duten erretreta berdina jasoko duzu. Sentitzen dut.
-Nola? Baina kontutan izan al duzue ni gutxitua naizela, bi hankak falta zaizkit!
-Sentitzen dut jauna, baina hori da egun dugun ego…. Piiiiiii….
Ezin uler dezaket nolatan egin nuen borroka frantses ejertzitoan, ordainetan honelako kaka pila jasotzeko? Doazela pikutara denak, eta eraman ditzatela eurekin “Fraternité, Égalité, Liberté” eta gezur nazkante horiek guztiak.


April 17th, 2007 at 6:25 pm
erabat ados nago zurekin, asko hitzegin baina gutxi egin, hala ere zure bloga ez al da ba mendiari buruz? ajaj!ikusia da gai hauek zuregan pizten duten interesa handia dela, tira ba mendizale ekin gogor lanari (inglesekoari diot) ajja!
muxuak!
April 17th, 2007 at 6:31 pm
Lana egin beharko bai… Orain penatzen naiz oporren aurretik egin ez izanaz. Baina, zuk ere hobe zenuke zintzo zintzo irakurtzen hastea, gero bihar goizean komeriak bestela…jaja. Tira, bihar arte eta asko ikasi!