Tue 5 Jun 2007
Ekainaren 3an Aniera egindako irteeraren argazkiak
Posted by eagirre under Mendi Ibilaldiak, Pirinioak, Sailkatugabeak
Pasa berri den Igande honetan goizeko bostetan jaiki eta Pirinioetara abiatu ginen, Euskal Herriarekin muga egiten duen eta euskal pirinioetako inguru ederrenetako batean kokaturik dagoen Anie edo Auñamendi igotzeko. Bertara goizeko 8tan iritsi ginen eta kafesne beroa eta gailetak gosaldu ondoren abiatu ginen, 8:30etan. Ibilbidea eta gainerako aholku eta datuak beste post batean argitaratuko ditut, ohikoa dudan gisan, hala ere, esan argazkietan ikusi daitekeela eguraldi bikaina izan genuela, gailurrera iritsi eta beheraka abiatu ginen bitartean behintzat. Aipagarria den beste gauzetariko bat da ekainean eta udaren atarian garen arren, oraindik ere elur ugari zela, gerritik gora zenbait tokitan. Besterik gabe, hementxe dituzue argazkiak, eta ea ibilbidearen deskribapena laster prestatzen dudan…
Aldiz, irteera honetako bideoak ikusi nahi izanez gero, hemen duzue lehenengoa eta hemen bigarrena.


June 5th, 2007 at 4:36 pm
Aupa Iban!
Oraintxe ohartu neok zer esan nahi huen, jada uste nian blog honetako post batengatik esaten huela…jaja. Arrazoi duzu bai, baina a zer nolako foroa horko horixe… Tira, nabari duk mundua eztela oso handia e, jaja! Beno, esan bezala, ea hurrengo postak ere gogoko dituzun! Aio!
June 5th, 2007 at 8:56 pm
Gaiaz aldatuz, argazkiei erreparatu diet eta aitarekin joan hintzela konturatu nauk (hirugarren bat ere agertzen dek baina etzekiat nor den). Joe, sasoian zegok oraindik hire aita, eh? Oraindik izerdi dezente bota beharko duk aitari irabazteko, ala?
June 6th, 2007 at 7:50 am
Bai, bai… Ez dakik ondo nolako erritmoan joaten gaittuken berarekin, gainera bera baino gehiago ez neokela demostratzeko edozer egiten dik…jaja. Ba sasoi hobea dik 3ak, osabak. 50 urte inguru izango dizkik, eta hark bai egin dikela izerdia ugari!
June 14th, 2007 at 11:33 am
epa agirre.Gauza bat nahi dizut esan gaur entrenamientue 6 etan dala eta azldu zaiz mesedez bestela entrenadorek gaizki pentxauko dute la ostia. Lau aste goaz entrenatu gabe eta ya bada ordue juteko ala?JEJEJE BENGA AIOOO ETA NAHI BAZU BISITAU NIRE BLOGA JEJEJE BENGA MAJORIN EONGO GEA AIOOOO