Author Archive
Friday, October 5th, 2007
FREEBATASUNA
Gaukoa egun tristea esnatu da, oso tristea. Batzuei eguraldia etorriko zaie burura, baina hori baino gehiago izan da. Horren tristea, ezen aspaldi honetan utzirik neukan bloga berriro hartzea eragin didan kanpaina bati jarraiki. Berriz ere, hitzak soberan daude…
Euskal ezker independentistako 20 ordezkari inguru atxilotu dituztela-eta, salaketa kanpaina abiatu dugu.
Adierazpenarekin ados bazaude, bat egin [...]
No Comments » - Posted in Eguneroko bizipenak by eagirre
Friday, August 3rd, 2007
Oporretara
Nire alfer izate horri ohore eginez, oporretara joatekoa naiz segituan eta nik uste hilabetez, ezer berezirik gertatzen ez bada behinik behin, bertan behera utziko dudala bloga. Baina lasai egon, ez dut denbora alferrik galduko. Datorren astean Lleidako pirinioetara joatekoa naiz, Boi Taullera, eta Montardo eta Pica d’Estats mendiak igotzeko asmoa dugu. Horrez gain, jadanik prestatzen [...]
No Comments » - Posted in Sailkatugabeak by eagirre
Thursday, July 19th, 2007
18-J New York hirian
Ez dakit Euskal Herrian oiartzun handirik izango zuen edo ez, baina atzo hiruzpalau orduz Manhattan osoa blokeo egoeran egon zen. Zergatia? Presio ikaragarrizko lurrin hodi baten leherketa Grand Central tren geltokiaren ondoan. Inguru hori jendez lepo egoten denez eta horrez gain behin baino gehiagotan Al-Kaedaren helburu dela entzun dugunez, segituan pentsatu zuen mundu guztiak irailaren [...]
10 Comments » - Posted in Eguneroko bizipenak, Sailkatugabeak by eagirre
Tuesday, June 5th, 2007
Ekainaren 3an Aniera egindako irteeraren argazkiak
Pasa berri den Igande honetan goizeko bostetan jaiki eta Pirinioetara abiatu ginen, Euskal Herriarekin muga egiten duen eta euskal pirinioetako inguru ederrenetako batean kokaturik dagoen Anie edo Auñamendi igotzeko. Bertara goizeko 8tan iritsi ginen eta kafesne beroa eta gailetak gosaldu ondoren abiatu ginen, 8:30etan. Ibilbidea eta gainerako aholku eta datuak beste post batean argitaratuko ditut, [...]
4 Comments » - Posted in Mendi Ibilaldiak, Pirinioak, Sailkatugabeak by eagirre
Thursday, April 19th, 2007
Pirinioetako ski pistak hiltzera kondenaturik?
Aurtengo neguan mendiari loturiko albisteen berri izan dugunean zer edo zer entzun badugu, ski-estazioetako arduradunek elur eskasiaren inguruan luzatu dituzten deien inguruan izan da. Behin baino gehiagotan entzun ahal izan ditugu euren etengabeko larrialdi oihuak, elurrik ez dela, egoerak txarrerako joera duela… Eta, izan ere, ez dabiltza batera oker. Jada eguneroko eta ia familiarteko bilakatu [...]
2 Comments » - Posted in Eguneroko bizipenak, Pirinioak, Sailkatugabeak by eagirre
Wednesday, April 18th, 2007
Negu Gorriak zein ote?
Gaur youtuben saltseatzen nenbilela honako bideo bikote hau aurkitu dut (nire musika talde gogokoenetariko batena). Sekulako barreak eragin dizkit, eta zuek ere goza zenezaten utziko dizuet… Ea Negu Gorriak taldea benetan zein den nork asmatzen duen, zaila ezta? Ja,ja. Tira, ongi izan eta ea honako honek aste luuuze hau laburtzeko balio duen.
[kml_flashembed movie="http://www.youtube.com/v/zxTcpk3wNmA" width="425" height="350" [...]
No Comments » - Posted in Eguneroko bizipenak by eagirre
Tuesday, April 17th, 2007
Fraternité, Égalité, Liberté (bosgarren atala)
Biharamuna da, hau burukomina, zerk esnatu ote nau? Aaaaa, bai. Telefonoa izan da, erantzun beharko dut.
-Bai esan?
-Nabil jauna al zara?
-Bai. Zer behar duzu?
-Aljeriako gerran zauritutakoak artatzeko eta zaintzeko agentziatik deitzen dizut. Zu zara Nabil beraz, bi zangoak galdu zituena.
-Bai, neu naiz.
-Gogoratuko duzunez, duela 15 urtetik hona gerran elbarritutakoei zegokien pentsioa jasotzen [...]
2 Comments » - Posted in Istoriotxoak, Sailkatugabeak by eagirre
Friday, April 13th, 2007
Pirinioetako glaziarrak arriskuan…
Russel eta mende hasierako gainerako mendizale ausartentzat ez bezala, gaur egun mendizale ororentzat glaziar bat zapaltzea sekulako luxua bilakatzen ari da. Zergatik? Ba Pirinioetako glaziarrak historiako egoerarik okerrenean daudelako, bai azalerari eta baita etorkizunari dagokionean ere. Izan ere, 1850 urte inguruan amaitu zen Izotz Aro txikiaren ondoren, etengabeko atzerapena jasan dute glaziarrek, XX. mende honetako [...]
1 Comment » - Posted in Eguneroko bizipenak, Mendi Ibilaldiak, Pirinioak by eagirre
Monday, April 9th, 2007
Fraternité, Égalité, Liberté (laugarren atala)
Gaueko hamaikak inguru dira, eta loaren atzaparretan ez erortzearren, Louise zaintzaileak prestaturiko kafe goxoari zurrutadatxo txikiak ematen ari naiz. Gaurko gaua atzokoa bezalakoa bada, ezer gutxi egin ahal izango dut lo hartu ahal izateko, beraz onena esna mantentzen saiatzea da, kalean, ziurrenik, gertatuko diren borrokak ikusiz.
[...]
No Comments » - Posted in Istoriotxoak, Sailkatugabeak by eagirre
Monday, April 9th, 2007
Aiako Harria
Gaurkoan Euskal Herriko mendikate zaharrenetariko bati buruz arituko natzaizue, bere jatorri paleozoikoa dela eta beste inon aurki ezin genitzakeen materialak dituena, Euskal Herrian granitoz osaturik dagoen mendikate bakarra baita. Aiako Harriako parke naturala Pirinioen jarraipen gisa agertzen zaigu, Gipuzkoaren ekialdean kokaturik. Oso ingurune aldapatsua da, eta horrek ahalbidetu du hainbat espezie bereziren biziraupena, gaur egun [...]

